MUNDUKO ARROZAK 2004. urtean Bilboko San Frantzisko auzoan sortutako herri ekimen bat da, non guzti hau batzen den: Festa eta errebindikazioa, auzoen eta auzokoekiko utzikeriaren salaketa; bere eraginik ezagatik erakundeei ematen zaien abisua; kulturen nahasketaren aldeko desafioa; kultura eta pertsona ezberdinen arteko aberastasunari baietza; giza bizitzako baldintzak hobetzearen aldeko deiadarra; bat-bateko parte hartzeari irekitako eremua; autogestioa; sarean egiten den lana; herri ekimenari bultzada. Anai bihurtutako auzoak; kultur aniztasunaren adierazpena; harremanetarako esparrua; errealitateari begira minberatasuna pizteko lana; herri-esparrua harreman-esparru bihurtzea; mestizaia; mundu berria helburu, lanean ari diren talde eta pertsonen agertokia; ongizatearen eta gozamenaren sentsazioa. Hori guztia duzu Munduko Arrozak. Hori guztia eta askozaz gehiago.

Baina, teorien eta ideologien ikuspegitik haratago, guztiz bereziki ezer azpimarratu nahiko bagenu, egun honek, ezagutzeko, harremanetan sartzeko, hau da, egoera, sineste, kultura, jaiotza ezberdineko pertsonekin esperientzia zehatzak izateko eskaintzen duen abagunea da.

Pertsonei eta taldeei buruzko aurreiritzi eta estereotipo ugari zalantzan jartzeko abagunea duzu egun hau. Eta ezberdina gertatzen zaiguna gure artean txertatzeko eta berarekin bizikidetza normalizatua eramateko jarrera hartzeko eguna.

Contenidos propios bajo licencia Attribution-Share Alike 3.0 Unported lizentziapean daude gure edukiak