Munduko Arrozak kulturen arteko jaia da; herrikoa, parte hartzailea, autogestionarioa.
Munduko Arrozak deituriko jaiak kulturen arteko harremana bultzatu nahi du; pertsonen eta giza erakundeen artekoa: jar zaitez ba harremanean; saia zaitez zure ondoan dauden pertsonak eta taldeak ezagutzen; ez egon geldi zure mahaian.
Munduko Arrozak herriaren parte hartzean du oinarria. Antolaketa eta programa zure esku daude. Egin kantu, egin dantza,
aldarrikatu, eskatu, jan, edan… dena zaizu zilegi. Bai, dena, indarkeria, xenofobia, ekintza sexistak eta homofoboak ez ezik. Guztia giro positiboan joan dadin luzatu eskua, eman laguntza. Ekimen ugariak aurrera atera daitezen ere bai: hondarrak bildu, garbitu, zure alboan dagoenak behar zaitu.
Munduko Arrozak jai eta festa autogestionarioa da. Ez du inolako erakunde publiko edo pribatuko laguntzarik jasotzen, auto-
eraketa nahiago dugulako eta gu geure mezuak aldarrikatzeko aske izan nahi dugulako. Mahaiak, aulkiak, propaganda eta zabalkundea, ekimen guztiak aurrera ateratzeko beharrezkoa den azpiegitura…, dena, Taldeetako Koordinadora eta gizarteko beste zenbait kolektibo solidarioen laguntza boluntarioaren bidez finantzatzen da. Eta zenbait materialeren salmenta bitartez. Lagun ezazu txartel, bonu, pegatina, azulejo, txapa, amantal… eskuratuz. Horrela, festa hau datozen urteetan ere era dezagun sustatu eta bultzatuko duzu.
Munduko Arrozak festa da, baina baita errebindikatzea ere bada. Gure kaleak okupatu eta berreskuratu nahi ditugu; gure auzoek
instituzioengandik jasaten duten utzikeria eta bazterketa salatu; jatorri ezberdineko pertsonen arteko harremana eta bizikidetza defendatu eta bultza. Zaitez ba, errebindikazio hauen bozgorailu ere: hartu parte eguerdiko kalejiran.