2022ko ekainak 11, larunbata: MUNDUKO ARROZAK ekimenaren 19. aldia

Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako Koordinakundeak ekimen gastronomiko honetan parte hartzera gonbidatu gura zaituzte, talde eta lagun askorekin elkarlanean. Ekimen gastronomiko honek jai giroan izaera aldarrikatzailea eta kulturaniztuna du. 

IZEN-EMATEKO PAUSOAK  

  1. Izen-ematea, 3.000 lagunen kopurura iristean edo bestela maiatzaren 25ean, asteazkena, itxiko da beranduen.
  • Horretarako kuotak sartu beharko dira taldearen edo arduradunaren izena jarriz. Kuotaren zenbatekoa 1,5 eurotakoa lagun bakoitzeko izango da (ez dago igoerarik):

BBK ES45 2095 0106 80 9116009729 (Francisco Javier Manriqueren izenean dago).

  • Behin kuotak kontu honetan sartuta, bidal iezaguzue mezu bat mundukoarrozak@yahoo.es postara honako datu hauek argi adieraziz: taldearen edo arduradunaren izena eta harremanetarako telefono zenbakia, ordainagiriaren atxikipena eta parte hartuko duzuen lagun kopurua.
  • Dena behar bezala egin baduzue, (gogoratu parte hartuko duen pertsona bakoitzeko 1,5€ jarri behar dela), antolakundeak izen-ematea ondo egin dela erantzungo dizue mezu batean.
  • Izen-ematea itxitakoan, lehiaketa gastronomikoan parte hartzeko zenbakia, eta plazan izango duzuen lekuaren kokapena ere jasoko duzue plano batean.

 

MUNDUKO ARROZEN EGUNEAN PLAZAN KOKATZEKO NEURRIAK

  • Mahaiak eta aulkiak jasotzeko egokitutako lekuaren planoa inprimatuta ekarri beharko da.
  • Aldiro antolatzaileen laguntza jasoko duzue egokitutako lekuan jartzeko.
  • Kozinatzen hasi aurretik egokitutako lekuan jarrita egon behar duzue dagozkizuen mahai eta aulkiekin.