Denborak eta iraunkortasunak, zailtasunak zailtasun, arrazoia eman digute 2004. urtean Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako Taldeen Koordinakundeak Munduko Arrozak herritarren ekimena irudikatu eta abian jarri genuenean, askotariko pertsona eta kulturen arteko topaketa eta harremana sustatzeko.

Pentsatu genuen arroza, unibertsalaren eta aniztasunaren sinboloa eta gure auzoetako errealitatearen ispilua, motibazio-elementu izan zitekeela espazio publikoan elkartzeko, harremanak izateko, partekatzeko eta auzo hobeak, duinagoak eta ez hain desorekatuak amesteko.WhatsApp Image 2023-06-02 at 15.41.55.jpeg

 

20. ediziora iritsi gara, eta Munduko Arrozak kulturarteko topaketa erreferentziala da San Frantzisko auzoarentzat eta Bilboko gizarte-mugimenduaren zati handi batentzat. Efemeride hau dela eta, Taldeen Koordinakundeak liburu ilustratu bat argitaratu du euskaraz eta gaztelaniaz: «20 urte Munduko Arrozak, errezetak eta istorioak» Dibujatolrato kolektiboko pertsonen laguntzarekin.

Liburuak orain arte egin diren errezeta ugarietako batzuk biltzen ditu, mahai partekatuaren inguruan topaketa, partaidetza eta gozamen kolektiboa sustatzeko balio izan dutenak. Liburu honetan, Ekuador, Ghana, Etiopia, Senegal, Euskal Herria, Maroko, Honduras eta abarretako historia pertsonalak eta taldekoak ere aurkituko dituzu. Sufrimenduaz, ametsez, gainditzeko gaitasunaz, espazio partekatuez, elkartasun-esperientziez, borroka pertsonal eta kolektiboez hitz egiten dute, mundu justuago eta solidarioago bat eraikitzeko, gertuagoko errealitatetik hasita.