EKIMENAREN HELBURUAK

Munduko Arrozak Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako Koordinakundeak eragindako herri ekimena da:

  • Kulturen arteko harremanak eta elkartzea bizkortu nahi du, eta pertsonen eta kulturen arteko aniztasunean gozatzea.
  • Herriaren esku-hartze emankorrean oinarritzen da eta autogestionatua da.
  • Gure auzoetako gizarte egoera salatzen du, eta bizi-baldintza hobeak eskatzen ditu.

 

DIRU LAGUNTZA

Milaka pertsonek hartzen dute parte Munduko Arrozak ekimenean, baina gastu potoloa sortzen du. Horregatik, zuen buruak adieraziko dizuen moduan eta kantitatean laguntza ematera gonbidatzen zaituztegu. Horrela, gertatuko diren gastuei aurre egin ahalko diegu. Munduko Arrozak guztion artean gestionatzen den ekimena da. Ez dugu diru-laguntza publikorik eskatzen. Hara hemen laguntza emateko zenbakia:

ES80 2095 0106 80 91 08780174

 

IZEN EMATEA

Munduko Arrozen 14. ediziorako izen ematea itxita dago 3532 pertsona eta 115 taldeekin. Eskerrik asko zuen parte-hartzeagatik.

 

ZIRKULAZIOAREN ETENA SAN FRANTZISKO KALEAN

Datorren larunbata, uztailak 1, Munduko Arrozen esparrua itxita geratuko da era guztietako ibilgailuentzat, ez bada Arrozen erakundeak berak eskatutakoentzat, goizeko 9etatik gaueko 22ak arte.

 

ERRESPETU ARAUAK – GAUZAK ZAINDU – SEGURTASUN NEURRIAK  NEUR

Jendetza handia biltzen denez eta gertakizuna zuzen joan dadin, hara hemen arau batzuk:

  • Antolatzaileen oharrak errespetatu (jendea pasatzeko bideak utzi, segurtasuna…)
  • Taldeetan segurtasun neurriak kontu handiz eraman (sua, bonbonak, materialak…)
  • Taldearen eta pertsonen gauza eta materialei kontu handiz begiratu.

 

OSASUN SAILEKO TALDEAREN OHARRAK

Hemen aipatzen diren jaki eta janariak ez ekarri, ez erabili:

  • Arrautza gordinak, kuzinatu gabekoak edo gutxi kuzinatuak
  • Haragi pikatuak, moluskuak eta arrain gordinak edo gutxi kuzinatuak.
  • Germinatu gordinak

Haragiaren, arrainaren eta beste zenbait produkturen fakturak astebete gordeko dira.

 

TALDEEN KOKALEKUAK

Munduko Arrozak 14. aldi honetan ez da goizetik jaiki beharko plazan lekua hartzeko, INORK EZIN IZANGO BAITU LEKUA GORDE. Antolakundeak esango dio talde bakoitzari zein tokian kokatu plazan.

 

MAHAIEN ETA AULKIEN BILKETA

Goizeko bederatzitatik aurrera hasiko da. Ekarri, beharko duzuen jendea bilketa azkar egiteko. Erraztu eta lagundu arratsaldeko bilketan.

 

KALEJIRA

Salaketak egiteko eta eskaerak aldarrikatzeko unerik nagusiena kalejira da..

13tan, bertan parte hartzeko dei egiten dizuegu; eta batez ere aurten jendetsua nahi dugu kalejira hau.

 

INGURUMENA ERRESPETATU

Enparantza, bankuak, eta berdeguneak errespetatu. Birziklatu zure hondakinak.